miércoles, 14 de enero de 2009

Ikasketa pertsonalizatua

Saltseatzen aritu naiz youtuben eta ohartu naiz "Teknologia erabiltzen jakitearen garrantzia" izeneko postean ikus daitekeen bideoaren zati bat euskaraz ere ikus daitekeela youtuben "Teknologia Hezkuntzan" izenburupean. Norbaiti interesatzen bazaio euskaraz ikustea edo edukitzea hor aurki dezake.

Bestalde, Orioko ikastolan ikasketa pertsonalizatu dute ikasys metodo berriarekin. Ikasle guztiak ordenagailua dute ikasgelan; ordenagailu bidez ikasketak aurrera eramateko. Begira zer esaten duten ikasleek eta irakasleak metodologia berri honi buruz. Euskal Herrian hasi gara eboluzionatzen.

martes, 13 de enero de 2009

Teknologia eskolan

Teknologia berriek asko aldarazi dute klaseak emateko modua, eta post asko hoori buruz hitz egiten pasa ditut, baina aldatu al du ikasleen jarrera. CAP-eko Psikologia klaseetan haurrek telefono mugikorrari dioten "engantxeaz" hitz egin da.

Teknologia berriak abantailak ekarri dituzte baina baita eragozpenak ere. Artikulu batean irakurri dut, ikasle batek azterketetan bere telefono mugikorrarekin argazkia ateratzen ziola azterketari, ondoren emailez lagun bati bidaltzen zila eta honek erantzunak "txibatzen" zizkiola.

Zer egin daiteke kasu hauetan? Telefono mugikor horren abnatailak ugariak dira, baina jakin egin behar dira erabiltzen. Askotan esan dudan bezala, ongi erabiltzean dago gakoa, erabilgarritasun egokia ematea. Ez al zaizue iruditzen?

lunes, 12 de enero de 2009

IRAKASTEKO MODU BERRI BAT

Organu sexualei buruz irakasteak beti izan du eztabaida, nola irakatsi? zer azaldu behar zaie? eta askotan hain teknikoa izaten da gaia, haurrak ez dutela ezertxo ere ikasten eta ulertzen.

Bideo honekin agian, haurrak gehiago interesatuko lirateke beraien errealitatetik gertuago baitago eta era berean, ezagutza zabalagoa izango lukete. Zer iruditzen Marioren joku klasiko erabiltzea horretarako?

HAURREN ESKUBIDEAK

Gure gizarteam irakasleek egiten duten paperaz, zein ikasgai den egokia eta zen ez, erlijioa irakatsi behar den la ez,... eta horrelako hainbat aspekturi buruz hitz egiten dugu eta debatitzen dugu. Herrialde garatuetakoei arduratzen digun ahaurrei hezkuntza egokia baita, baina zer gertatzen da eskolara joateko ahalmenik ez duten munduko haur guzti horiekin? zein izango da beraien etorkizuna?

minutu batzuetako debate eta erreflexioa merezi dutela uste dut.

jueves, 8 de enero de 2009

Euskararen erabilera Interneten, abantaila?



Hezkuntzan euskararen erabilera bultzatu izan da azken urteotan. Hala ere, hainbat eta hainbat baliabide erdaraz aurkitzen ditugu oraindik ere. gure garaian, bibliografia gehiena erdaraz zegoen eta orain internet dugu iturririk erabiliena eta hemen zer gertatzen da euskararekin?

EUSTATen arabera geroz eta jende gehiago erabiltzen du internet euskaraz.Erabili.com web orriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko 908.700 biztanlek erabili zuten Internet 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAEko biztanleria osoaren ia erdiak (% 49,3). 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 4,1eko hazkundea dugu.


Euskararen erabilera, beraz, geroz eta handiagoa da. Hala eta guztiz ere, gure lurraldean erdara da internet gehien erabiltzen dugun hizkuntza.

Garrantzitsua iruditzen zait ikasleek ahalik eta informazio gehien euskaraz izatea, hau motibatzeko modu bat izango baita. Hala eta guztiz ere, ez al da aberasgarria era berean gure ikasleek erdarara edo ingelesera jotzea informazioa bilatzerakoan?

Ingelesa eta erdararekin zenbat eta harreman handiagoa eduki, geroz eta konfiantza handiagoa izango dute hizkuntza hauetan komunikatzeko, eta gaur egun hizkuntzak jakin te menderatzea bezalakorik ez dago.

INTERNET ETA SECOND LIFE

Dudarik gabe Internet nahitaezkoa da hezkuntzan, unibertsitate eta lan munduan. Nork ez du inoiz internetera jo daturen bat argitzeko edo bideoren bat ikusteko?

Sistema hau sekulako abiaduran ari da garatzen eta lehen, zientifiko eta militarrentzat zen instrumentua orain guztion eskura daukagu, komunikazio sistema berriak sortuz ( txat, blogak, foroak,...). Komunikatzeko moduak, beraz, 360ºko bira eman du eta orain ez du inongo oztoporik Perun dagoen lagunarekin hitz egiteko, esate baterako.

Lehen, taldeko komunikazioa edukitzeko kalera joaten zinen, koadrilarengana, ikaskideengana, lankideengana,... Orain berriz komunitate eta komunikazioa modu berriak daude, Facebook, Hi5, Tuenti,... eta errealitatea eta fikzioaren arteko muga geroz eta txikiagoa da.

Baina, zergatik gertatu ote da hau? Lehen esan dudan bezala abantaila ugari ditu baina baita desabantailak ere. Lotsa ematen al digu aurrez aurreko komunikazioak? Azken batean, gertutasun hau galtzen ari dela iruditzen zait eta bestalde, unibertsalizaziorantz sekulako aurrerapausoa egiten ari garela.

Beraz, nire ustez guztiari bezala neurria hartzen jakin beharko da gaur eguneko komunikazioa sistema berri hauei.

Second life bezalako programekin ordea, fikzioan beste pertsona bat zara, eta simulazioa kultura deitzen dio honi Sherry Turkle-k. Publikoak ezagutze aldera simulazioa bat egiten dute. Garrantzitsua Interneten agertzea da, horrela publikoak ezagutuko zaitu eta honen adibide garbia da Paris Hiltonen kasua, Internet berak nahi duen bezala erabiltzen duela bere probetxurako. Hona hemen Second life zer den azaltzen duen bideotxo bat.

miércoles, 7 de enero de 2009

Arbel digitala


William Glaserrek dioenaren arabera irakurtzen dugunaren %10a, entzuten dugunaren %20a, ikusten dugunaren %30a, ikusi eta entzuten dugunaren %50a, diskutitzen dugunaren %70a eta esperimentatzen dugunaren %80a ikasten dugu.

Horren arabera, arbel digitala interaktoboarekin ikasleak ikus eta entzuteaz gain, gai zehatz askotan praktikotasuna ere lortu daiteke eta beraz, ikasleak sekulako motibazioa lor dezake. Bestalde, ikaslea da protagonista metodo hau erabiltzen den klasean eta irakaslea, gida bat besterik ez da, behar den kasuetan laguntza eskaintzeko.

Beraz, arbelak mundura irekitzen gaitu (internet, chat, bideokonferentziak,...) eta, ikasle eta irakasle guztien arteko interaktibismoa sustatzen du. Eta arez garrantzitsuago, ikasleek ulertuaz menderatuko ditu gaiak eta ez orain arte bezala, buruz edo hitzez hitz ikasiaz. Momentz abantailak besterik ez dizkiogu ikusten, baina desabantailak ba al ditu?

Kontuan izan behar da, horretarako irakasleek ere eraberritze bat izan beharko dutela,hots, teknologia berriak guztiz menderatu beharko dituzte. Bestela, herraminta honek oztopoak besterik ez ditu jarriko haurren heziketan.